XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BEASAINGO UDALA IRAGARPENA, Beasaingo Udala X. EFALEBAE izeneko testuari atxiki zaiola argitara ematen duena.

Udal Batzarrak, 1990eko irailaren 27an egin zuen aparteko bilkuran besteak beste, honako akordio hau hartu zuen: 1.- Toki eta Foru Administrazioko eta Estatu mailan eta Euskal Autonomi Elkarte mailan ordezkariek egindako proposamenaren arabera, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legean (102. atala) ordezkaritza Organu eta Administrazio Publikoetan lan egiten duten langileen lan-baldintza eta partaidetza zehazteari buruzko maiatzaren 12ko 9/1987 Legean (30etik 38ra arteko atalak);

Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Publikoetan lan egiten duten langileen ordezkaritza Organu, hauteskunde prozesua arautze eta lan-baldintzak eta partaidetza zehazteari buruzko urriaren 6ko 304/ 1987 Dekretuan ezartzen denaren arabera, X. EFALEBAE izeneko akordioaren testuan jasotzen diren erabakiei indarra ematen zaie ahobatez, akordio honi erasten zaio eta xedatze-zatian sartzen da ondorio guztietarako, Toki Erakunde honetako langilegoari aplikatu ahal izateko, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen testua oso-osoan, 126. alean eta 1990eko uztailaren 2an.

2.- Udal honetako eta akordioaren aplikazio eremuan sartzen diren langileei aipatu den akordio proposamena berehalakoan aplika dakiela agintzen da.

Guztiek jakin dezaten argitaratzen da hau.

Beasain, 1990eko urriak 30. ALKATEA.